XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZURHITZ!
hitza ez da gehiago zurezkoa izanen
zu jaio zinen ezkeroztik
kapitainak
igorritako haize sendoak
hitza
zuraren higidura gabetasuna
harriaren gogortasuna
hitzaren ezina
deusestu ditu.

O! lore gaixoak
elurtea itxaro ez
eta ernetzen zaretenok,
punta gorriko diti zuriak
elurtearen berri jakin eta
betiko idortuak geratu zaretenok.

Jakinik
elurraren hitza zein hotza den.
idortasunean
punta gorriko diti zuriak
berotasuna gordetzen duzute.

Bakardadea eta hotza
ez dira
ez zeureak
ezen eta
neureak.